XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA-SAILA.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren 1985.eko Urtarrilaren 2ko ERABAKIA, aipatzen den irekitzerako osasunketa-baimena emanez.

Eduardo Gonzalez Lombide Jaunak, Zumarragako Nuestra Señora de la Antigua izeneko Eskualde-Eritegiaren Artezkaria denez, egindako eske-idazkia ikusita.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu-ko Artezkaritza Nagusiaren aldezko txostena hartu ondoren eta Osasunketa eta Egaripen-Sailburuordearen saloz, zera
ERABAKI DUT:
Lehenengoa: Gehienez 120 ohekoa izango den Eritegi-Alorra irekitzeko osasunketa-baimena ematea.

Bigarrena: Kanpokoak ikertzeko Alorra irekitzeko osasunketa-baimena ematea, aldegiteko bideak egokitzearen baldintzapean.

Hirugarrena: Radio-igarbiderako 1 eta 4 Gelak irekitzeko osasunketa-baimena ematea, radiolojia-antolaketa osoa behin betiko ikuskatzearen baldintzapean.

Gasteiz, 1985.eko Urtarrilak 2.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, ANGEL LARRAÑAGA BOLINAGA.

GIPUZKOAKO FORU DIPUTAZIOA
1984ko Aurrekontuan zenbait departamenturen kredituen osagarriei buruzko abenduaren 29ko 7/1984 Foru ARAUA.